Ezagutu gure kanta berria!

Aurten Ihoteetako asteburua alaitu eta girotuko duen kanta berri bat sortu dugu.

Entzun, sentitu eta gozatu!!!

 

INTXIXU DANTZA INTZAZU

Mitologia, misterioa,

herri usarioa...

Kataxulon bertan bizi omen,

inork ez du ikusi, dena den.

Bi adar ditu, janzten da larruz,

elkar ulertu keinuz ta orruz.

Erdi pizti, erdi humano,

ez dago ero, ez dago sano.

Urtean behin, jeistean herrira,

Udaletxera igotzen dira

ta ozen kantuan hasi ohi gera

DENAK BATERA

 

INTXIXU, DANTZA INTZAZU,

INTZAZU DANTZA, INTXIXU,

INTXIXU, DANTZA INTZAZU,

GUREKIN DANTZA, INTXIXU

 

Aiako Harrian nahi dugu bizi,

Basandriekin batera hezi,

Sorginen sekretuak ikasi,

ama lurraren eskutik hazi,

humano izatetik ihesi,

ta piztiago bihurtzen hasi,

pozez dantzan hasi ohi gera,

DENAK BATERA

 

Hemen abestia entzungai