Ze pertsonai da Oiartzungo ihoteetako pertsonaia da. Sorgin basatia  esaten zaio bere jazkera dela eta.

Nola jazten dira: Zakuz, larruz eta oihalez egindako jantziak. Bakoitzak Oiartzungo auzo bakoitzeko koloreko oihalak daramatza auzo bakoitzaren “aurkezle” moduan. Buruan kolore ezberdinez egindako ile luzea. Larruzko abarkak. Arropan apaingarri moduan, hezurrak, huntza, zintzarriak …eramaten dituzte Aurpegi berezi eta basatia dute, hortz, begi eta sudur handiz osatua.. Makila, eta animalien barrerak ere izaten dituzte eskuan jendea zirikatzeko.

Noiz ateratzen dira: Ostiralean Aiako Harritik herrira jaitsi eta asteburu osoa pasatzen dute bertan. Igandea arratsaldean berriz ere igotzen dira mendira eta urte osoa bertan pasatzen dute. Udala hartzen dute, hau da udaletxea igotzen dira eta bertan beraien bandera zintzilikatzen dute. Auzo guztietako kolorezko oihalez osatatutako aginte bandera.

Zenbat dira: 8 basandre izaten dira, auzo bakoitzeko bat.

Zer egiten dute: Jendea zirikatu, jendearekin jolastu…bereziki haurrak. Zibilizazioa hankazgora jartzen dute.

 

ARAIN

Ugaldetxo auzoko basandria

MIAKATZ

Arragua auzoko basandria

MUNANDI

Iturriotz herriko basandria

URKA

Elizalde auzoko basandria