Ze pertsona da: Oiartzungo herritarrak.
Poxpolin-jantzia: galtzerdi kalatu zuriak, pololoak, gonazpikoa, azpikaldean bi marra beltz dituen gona gorria eta amantala beltza janzten dituzte soinean. Goikaldean, alkandora zuria eta korpiƱo beltza. Oinetan larruzko abarkak, eta buruan zapi zuria.
Artzain-jantzia: galtza eta alkandora zuriak janzten dituzte, eta gerriko eta txapela gorriak. Oinetan alpargata zuriak, zinta gorriarekin.
Noiz ateratzen da: Ihoteetako larunbatean, kuestaziyuarekin batera. Hori dela eta, nork bere auzoko koloreko zinta bat eraman ohi du besoan lotuta.