Ze pertsonai da: Oiartzungo ihoteetako pertsonaia da. Kaleko sorgin bezela ere ezaguna da, beste pertsonaiak ez bezela, urtean zear herrian bizi baitira, herritarrak bere edabeekin lagunduz.
Nola jazten dira: Gona beltza eta oihal ezberdinez apaindua, alkandora txuria, korpiñua, buruko sorgin txapela, larruzko abarkak. Sorgin txapela huntzaz apaindua ere eramaten dute eta aurpegia, begi aldea, maskara txuri batez estalia.
Noiz ateratzen dira: Ihoteetako ostiralean ikusten dira lehen aldiz eta igande gauean azkenekoz. Aste buru osoa kalean pasatzen dute.
Zenbat dira: 8 sorgin dira, auzo bakoitzeko bat. Urte osoan zear herriko baserri ezberdinetan bizi dira eta pertsonai basatien kontaktua dira.
Zer egiten dute: Beren edabeekin Intxixu eta Basandreak deitzen dituzte herrira jeisteko. Musika jotzen dute, dantza egiten dute eta herritarrekin egotea gustatzen zaie.