Ze pertsonai da:  Oiartzunen ihoteetan ateratzen zen pertsonaia da.

Garai batean Oiartzunen Zomorrozinko izeneko pertsonai bat ibiltzen zen ihoteetan jendea izutzen. Zomorrozinko sorpresan ateratzen zen kale ertzetatik. Gutxien espero zen kalean korrika ateratzen zen zomorrozinko jendartera, korrika, zalapartaka…

Nola jazten da: Lehen ganbara igo eta aurkitzen zuenarekin osatzen zuen zomorrozinko bakoitzak bere mozorroa. Gaur egun zakua du oinarri, baita soinua egiteko zintzarriak, kriskitinak… eta bi gauza dira  beharrezkoa, batetik jendea zirikatzeko zerbait eta bestetik aurpegia  estaltzea ez inork ezagutzeko.

Noiz ateratzen da: Inauterietan. Azken urteetan ihoteetan, kuestazio egunean arratsaldez, hau da ihoteetako larunbatean.

Zenbat dira: Bat baino gehiago izan daitezke, nahi adina. Une berean herrian zehar korrika, zirikatzen, jolasean, joan eta etorrian ibiltzen dira.

Zer egiten du: Jendea beldurtu, zirikatu, jendearekin jolastu…bereziki haurrekin. Haurrak abeste dioten bitartean bera beraien atzetik ibiltzen da korrika eta zirikan.

Zein du bere abestia:

 

ZOMORROZINKO TITARITAKO

ZAZPI ARRAULTZA AFARITAKO

BESTE HORRENBESTE GOSARITAKO

(Hemen abestia entzungai)