Ze pertsonai da:  Oiartzungo ihoteetako pertsonai basatiak  dira

Nola jazten dira: Zakuz eta larruz egindako arropa basatiarekin. Buru haundi bat izaten dute, ile, hortz, begi, sudur eta adar haundiz osatua. Arropan apaingarri moduan, hezurrak, oilo hanka…eramaten dituzte. Gomazko abarkak izaten dituzte. Makil edo goraizeak ere izaten dituzte jendea zirikatzeko. Intxixu bakoitza auzo batekoa denez, edo auzo bat ordezkatzen duenez, auzo horretako kolorezko zapi bat eramaten du.

Noiz ateratzen dira: : Ostiralean Aiako Harritik herrira jaitsi eta aste buru osoa pasatzen dute bertan. Igandea arratsaldean berriz ere igotzen dira mendira eta urte osoa bertan pasatzen dute. Udala hartzen dute, hau da udaletxea igotzen dira eta bertan beraien bandera zintzilikatzen dute.

Zenbat intxixu dira: 8 intxixu izaten dira, auzo bakoitzeko bat.

Zer egiten dute: Jendea beldurtu, zirikatu, jendearekin jolastu…bereziki haurrak. Haurrekin batera plazan ibiltzen dira jolasean, korrika eta zirikan.